fbpx EKAINAK 19, KARITATE EGUNA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
EKAINAK 19, KARITATE EGUNA
EKAINAK 19, KARITATE EGUNA
KARITATE EGUNA 2022

Maitasuna, jasotzen duguna eta ematen duguna, baita geu garen maitasuna ere, ospatzen dugu Caritasen jai handian, Karitatearen Egunean.
 
Giza bizitzari zentzua ematen dion gauza bakarra MAITASUNA dela ospatzen dugu, baita zoriontasunera garamatzan bidea.

Bizi garen garaiotan, ezinbestekoa eta beharrezkoa da maitasuna itsasargi bihurtzea, minaren eta tristuraren erdian azaleratzeko gai izango den itxaropenerako, abaguneetarako eta bizitza berrirako aukerak argitzeko erreferente izan dadin.
  
Halere, ezin dugu ahaztu, mundu osoko pertsona ugari bizi direla beren etxeetatik kanpo, bakea, aukera eta etorkizuna bilatu nahian, batetik bestera dabiltzanak etengabe.
 
Baina, era berean, elkartasuna eta eskuzabaltasuna izateko gai gara. Bi sentimendu horiek gure erraietatik sortzen dira besteen oinazearekin eta sufrimenduarekin azaleratzean, gure erruki lokartua astintzen dute eta keinu xume eta zehatz bihurtzen dira, beste batzuentzako bizitza, alegia.
 
Caritasen lekuko gara, maitasun horrek indibidualismoa baino gehiago pertsona guztientzat ideia buruan duen gu partekatua oinarritzat hartuta, eraikitzen den gizarte berriaren proiektuan lagundu, elkarlanean aritu eta parte hartu nahi duten pertsona askoren bihotzak mugitzen dituela.

 

MATERIALAK

ORIENTABIDEAK


KARTELA (PDF)


KARTELA (JPG)

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.