fbpx Emakumeak elkarrekin aurrera berdintasunaren alde: zatoz! | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Emakumeak elkarrekin aurrera berdintasunaren alde: zatoz!
Emakumeak elkarrekin aurrera berdintasunaren alde: zatoz!
8marzo24

Emakumeak elkarrekin aurrera berdintasunaren alde da 2024. urteko martxoaren 8ko Caritas Gipuzkoako jarduerak bultzatzen dituen leloa.

 

· KALEAN ERE

Guk ere gizarte osoaren berdintasun-aldarriekin bat egiten dugula ikusarazteko asmoz, datorren martxoaren 8an Donostiako Okendo plazan goizeko 11etan egingo dugun bilkurarako deia egiten dugu (Caritas Gipuzkoarekin nolabaiteko lotura dutenei egiten diegu dei, baina baita beste talde batzuei ere).

Komunikatu bat irakurriko dugu, enpleguaren, osasunaren, zaintzaren, politikaren eta beste hainbat errealitate sozialen arloko berdintasun-aldarriekin bat egiten dugula argi eta garbi erakusteko.

 

· ELKARREKIN AURRERA

Elkarrekin gozatzeko unea ere egongo da. Horixe da gure arteko elkartasun-sareak sortzearen helburua. Elkarrekin aurrera egite horretan elkarren bidelagun garela onartzea, eta gure bizipen eta irrikak elkarri estu lotzea. Horretarako, 13ak aldera, piknik txiki bat egingo dugu Seminarioan, eta bazkaria girotze aldera, hilabete honetan Caritaseko programetan eta zentroetan landutako erreferentziazko emakumeei buruzko istorioak kontatuko dizkiogu elkarri.

*Bazkariaren logistikari dagokionez, izena ematea komeni da, jangelak 100en bat lagunentzako tokia baitauka. Izen-emateak hemen, martxoaren 5a baino lehen (asteartea):

BAZKARIRAKO IZEN-EMATEAK

 

· III. WEB-MINTEGIA: “Emakumeak komunitatea

eraikitzen”Elkarrekin gogoeta egiteko guneak sendotuz urteak daramatzan Indarkeria Matxistaren, Prostituzioaren eta Emakumeen Salerosketaren aurkako Talde Konfederalaren parte da Gipuzkoako Caritas. Talde horrek EMAKUMEAK KOMUNITATEA ERAKITZEN WEB-MINTEGIA egingo du martxoaren 13an, asteazkena, 12:00etan. Oraingoan, komunitatea hartuko dugu hizpide, ahizpatasunerako eta elkarren arteko laguntzarako espazio kolektiboa den aldetik. Izan ere, emakumeen autonomia- eta ahalduntze-prozesuei garrantzia eman beharko liekeen espazioa da komunitatea, elkarren arteko laguntza-sareak josi eta elkarren arteko loturak eraiki  beharko lituzkeen espazioa. Gurekin egongo da Pepa Torres teologoa, eta hark azalduko digu, ikuspegi teologiko eta sozialetik azaldu ere, zer bide egin behar dugun komunitatea eraikitzeko.
*Bileran sartzeko, klikatu hemen:

MINTEGIRAKO SARRERA

 

¡Contamos contigo!

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.