fbpx ETXEGABETASUNA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
ETXEGABETASUNA
ETXEGABETASUNA
PSH

Etxegabetasuna gero eta hedatuagoa dago gure hirietan. Gauero, ehunka lagunek egiten dute lo kalean edota egoitza batean. Hedatze horren arrazoiak hauek dira: etxebizitza bezalako giza eskubidea eskuratzeko zailtasunak, eta pertsonak gizarte-bazterkerian erortzera daramaten prozesuak. Etxebizitza, enplegua, gizarteratzeko prozesuetatako laguntzak eta pertsona hauek komuniteari berriz lotzea dira gizarte gisa ditugun erronketako batzuk.
 
Gaur, pandemian zehar egin zen egoitza zein gizarte bazterkeria pairatzen zuten pertsonen kontaketaren emaitza aurkeztuko da eragile publiko eta sozialen aurrean. Zenbaki horiek errealitate ikusezin bat gainditzen dute, administrazio publikoen apustu handiagoa eta parte hartzeko metodologia berriak eskatzen dituena, eta pertsonak ingurune komunitarioagoetan lotu ahal izateko.

Caritas Gipuzkoatik, datu horiek osatu ditzakegu, guk artatzen dugun bizitoki bazterkeria larrienaren errealitatea islatuz. Guztira, 210 pertsona daude ETHOSen 1. mailan -etxerik gabe-, eta zentru ezberdinen eta oinarrizko prestazioen eskutik laguntza jasotzen dute etxerik gabeko pertsonen  sailaren eskutik; akonpainamendua eta gizarteratze lana eta, horrez gain, elikadura (70 plaza) eta ostatua (52 plaza - 12 itundu).
 
Etxegabetasuna hazi egin da, eta zera eskatzen du:
 

  • Euskal administrazio ezberdinen artean, Eusko Jaurlaritza, Aldundiak eta udalak,  elkarlan handiagoa.
  • Aurten amaituko den Etxerik Gabeko Pertsonen Euskal Estrategia betetzearen aldeko apustu sendoa, eta gizarte-eragile guztiak inplikatuko dituen estrategia berri bat, non etxebizitza, enplegua eta osasuna protagonista izango diren, prebentzioa sakonduz eta indartuz.
  • Lehen Urratsak programan bezala, gizarte-ibilbideak berreskuratzea ahalbidetuko duen gizarte-inbertsio handiagoa.
  • Etxegabetasunak ingurunean artatzeko metodologia berriak ere eskatzen ditu, bai eta harremanak berreskuratu eta espazioak normalizatuko dituen lan komunitarioa ere, pertsonek, identitate, partaidetza eta kidetasunari zentzua ematen dioten harreman-eskubideak berreskura ditzaten.
     

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.