
HAUSKORTASUNA
Hurkoak, GIPUZKOAKO CARITAS Fundazioak, “Gipuzkoako adinekoen hauskortasuna” (“La fragilidad de las personas mayores de Gipuzkoa”) txostena argitaratu du.
Gure lurraldean biztanleria zahartzen ari da pixkanaka, eta egoera hori gizarte garatuenekin alderatuta, berdina da. Gipuzkoan biztanleriaren %22k, 65 urte edo gehiago ditu (kopuru hori Euskal Autonomia Erkidegoan dagoenaren ia berdina da). Gain-zahartzea, berriz, biztanleriaren %11ean kokatzen da.