2010eko lurrikararen ondorio latzak oso agerikoak dira oraindik gaur egun..
300.000 lagun baino gehiago bizi dira, oraindik ere, lekualdatuentzako esparruetan; beste askok hala moduzko bizilekuak egin dituzte aldi baterako, lehen etxea zuten lekuan; hala eta guztiz ere, oso egoera txarrean bizi dira. Hori dela eta, Caritas sarearen erronkarik handiena da aldi baterako eta behin betiko etxebizitza egokiak lortzea.