fbpx IBILIAN 2019 | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
IBILIAN 2019
IBILIAN 2019
IBILIAN 2019

CARITAS GIPUZKOAko Caritaseko boluntarioak eta langileak biltzen dituen gogoeta eta prestakuntza topaketa da IBILIAN. Aurten, 80 bat lagun, azaroaren 8 eta 9an, Itxaropenaren inguruan hausnartzeko bildu ginen Arantzazun (Oñati).

Ez edozein Itxaropen, baizik eta itxaropen kristaua, hau da, Jose Luis Preciadok, Gasteizko elizbarrutiko bikarioak esan zuen bezala, historian oinarritzen dena, bidegabekeriak pairatzen dituzten pertsonen alde jartzen den hura.
 
Topaketa honekin, CARITAS GIPUZKOAk hausnarketa-prozesu bati hasiera eman dio; helburua, azkeneko pertsonekiko izan behar dugun Itxaropena antolatzeko, gure konpainia egitearen, eta ulermen ereduaren barruan, eskenatoki batean, non gure indarrak (ekonomikoak eta pertsonalak) gutxituz doazen.
 
Gure doktrinak dion bezala, “Gure karitateak ezin du aringarria soilik izan, prebentiboa, sendagarria eta propositiboa izan behar du".

Karitatea ez da limosnara mugatzen, baizik eta pobreziaren arazoaren dimentsio sozial eta politikoaren arreta eskatzen du. Betebehar hori betetzea, "Justiziagatik zor zaiona karitate-laguntzarik ez emateko" (CDSI 184).
 
Hau da CARITAS GIPUZKOAk etorkizunera begira duen erronka: pertsona eta herri pobretuei laguntza ematen jarraitzea, prebentziotik, konpainia egitetik, eta proposamen sozial eta politiko eraldatzailetik laguntza soziala antolatuz.
 
Larunbata goizean (azaroak 9), pertsona ahulenen profilari buruz hausnartzen aritu ginen, konpainia egiten diegun pertsonei kalte gehien egiten dieten arazo sozialei problematikez, eta horiek konpontzeko eskaini ditzakegun laguntza sozialei buruz.
 
Bidearen hasiera da, eta horri buruz hausnartzen jarraituko dugu, lagun hurkoa, norbere burua bezala maitatzeak estutu egiten baikaitu.


Reparar fuerzas
Ponencia (Luis Antonio Preciado)
Encuesta
Resumen del encuentro

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.