fbpx IBILIAN (26-27 de octubre) CARITASEKO BOLUNTARIOEN BATZERRAREN TXOSTENA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
IBILIAN (26-27 de octubre) CARITASEKO BOLUNTARIOEN BATZERRAREN TXOSTENA
IBILIAN (26-27 de octubre) CARITASEKO BOLUNTARIOEN BATZERRAREN TXOSTENA
ibilian 2

Urriaren 26 eta 27an, Loiolako (Azpeitia) Gogartetxean, CARITAS GIPUZKOAk boluntarioentzako antolatzen duen Ibilian, formazio eta topagune jardunaldia, ospatu zen. Gipuzkoa osoko boluntario  kopuru ederra biltzen duen urteroko deialdia.
  
“Harrera eta akonpainamentu prozesu baterako gakoak Caritasen”izenburupean, bi egunetan zehar, parrokietako harreretan egiten den jardunbide egokien garrantzia azpimarratu zen, baita bertara joaten diren pertsonei zor zaien konpainia egitea ere.

 

Maria Martinezek, Espainiako Caritaseko inklusio taldeko oinarrizko ekintza sozio-hezitzaile saileko arduradunak, bihotzetik egiten den harrera eta akonpainamendu prozesuaren inguruko gakoez hausnartu zuen estraineko jardunaldiko saioan (urriak 26).

María Martinezen txostena

Zazpi  hausnarketa azpimarratu zizkigun gure Caritaseko lanerako:

1. Gure begirada berritu.

2. Zainketa lañotik zainketa arduratsura.

3. Gure erlazioak, gure guneak, gizatiartu.

4. Elkarrekiko babesa sortu, burujabetza eta autogestioa.

5. Ikaskuntza eta sormen eremuak.
6. Oinazearen aurrean bizitza eskaini.

7. Bilgune, elkarrekikotasun eta elkar ikaskuntza sareak josi.

Txostengile eta parte hartzaileen arteko elkarrizketaren ondoren, Gipuzkoako parrokietako Caritas ezberdinek –Azpeitia, Eibar eta Errenteria– aipaturiko guneetara joaten den jendeari ematen zaion harrera beroaren inguruko urrats interesgarriez mintzatu ziren.

Errenterian, auzoaren egoera eta bere jardunaren inguruko gogoeta sakon bat ondoren, elikagai sortak banatzetik, herriko dendetan erosketa-txartelak banatuz elikadura lortzeko balorazioa egin zuten. Erabaki ondo pentsatu eta hartua auzoko pertsonentzako arreta duina bihurtzeko. Pertsonei egiten diegun harrera hobetzera deituta daude, gure ekintzak pentsatu eta aztertzera, alegia. Nola egingo ote zukeen Nazareteko Jesusek?

Eibarren, talde batek, euren hiriko pertsonen harrera bere gain hartzeko gonbita jaso zuten. Talde honetan, Glenda boluntarioa bertako partaide da. Bere bizitzako une gogorretan Caritasek nola lagundu zuen eman zuen jakitera. Egun, berak, besteei laguntzen die, era honetan, jasoriko laguntza itzuliz.

Azpeitian, itxarongela, gazteez bete dute. Harrerara hurbiltzen diren pertsonei, kafea prestatu, jolasean aritu eta solasean aritzen dira lekua are eta atseginagoa izan dadin.

Errenterian bezala, gure begirada berritzera deituta gaude; Eibarren bezala, pertsonen errealitateak ukitzen uztera; eta gazteak guregana hurbildu daitezen.
 

Ibilianen bigarren egunean (urriak 26), Albacete, Tortosa eta Zaragozako Caritaseko partaideek parte hartu zuten eta “pertsonen akonpainamendutik”, eta “pertsonen protagonismotik” baikotzat bere parrokietako Caritasen baitan egiten dituzten harrera hurbilekoen, beroen…. inguruko dinamika ezberdinen berri eman zuten.

Hona Caritas Albaceteren power point-a
  
Ana Lopez Iniesta, Caritas Albaceteko programen koordinatzaileak,“Parrokietako Caritasen babesten ditugun familien elikadura premiei erantzuteko gakoak” hitzaldia eman zuen, janarien banaketaren inguruan Elizbarrutitik daramaten lan prozesuaren berri eman zuen.

Bideoa
 
Anaren hitzetan “Gaztela-Mantxan, laguntza publikoen estaldura maila, nazio mailako batazbestekoaren oso azpitik dago. (…). Egoera nahiko konplexua da. Guk, Caritasen, inolako laguntza ekonomikorik jasotzen ez duten persona askorekin egiten dugu lan. (…). Hori da gure Caritasen abiapuntua”.
 
Anak, larrialdi baten aurrean nola jarduten dugun hausnartu zuen: “Lehen pausoa erantzutea, eta bihotzari entzutea izaten da, burua baliabideen bila, etab. blokeatua baitago”.

Egoera honen aurrean,  2015ean, hausnarketa bat egitea erabaki zuten. Amaitzean, guztien adostasunez (boluntarioek, teknikoek, apaizek…), parrokietako Caritasetan pertsonei egiten zaien harrera eta konpainia egitearen inguruan, hobetze-egitasmo bat aurrera ematea erabaki zuten: “Elikagaiez ez hitz egitea erabaki genuen. Lan egiten dugun pertsonekin  elikadura orekatu bat izateko eskubideaz hitz egitea erabaki genuen. Banaketa  egiteari utzi, eta beste bide batean pentsatzen hasi. Zergatik aritzen gara horrela? Konpromisoa, koherentzia eta duintasunarengatik".
 
Ana Lopezen hitzaldi osoa entzun nahi baduzu, klikatu hemen.

 

“Harrera eta konpainia egiteko prozesuetarako gakoak parrokietako Caritasetan”.
 
Elvira eta Antonia, Vinarozeko parroki arteko Caritaseko (Tortosako Elizbarrutiko Caritas) partaideek “Pertsonen protagonismoa” hitzaldian, Caritas “erabat asistentziazko” batetik, harrera duin bihurtzera nola pasa ziren azaldu zuten: hurbiltzen ziren pertsonei, adibidez, gustura al zeuden euren Caritasetan eta zer nahi zuten Caritasek eurekin antolatu zezan.
 
Egun, Vinarozeko parroki arteko Caritaseko taldea, boluntario bihurtu diren parte hartzaile ohiez osatua dago: “Era honetan, gu parte hartzaileon bizipenenekin, laguntzaile lanetan arituaz gure Caritas aberastu ahal izan dugu”. Ekintza sozialeko lan egiteko erak pertsonen protagonismoa aldarrikatzen du. “Parte hartzea, guztion lana da. (…). Nik, giza karitatea sumatu zuen. (…). Boluntarioa naiz, baino beste ezer baino lehen, parte hartzailea. (…). Nik ere, nire ekarpena egiten dut" (Antonia).
 
“Pertsonei akonpainamentua egin” hitzaldian, zaurgarritasun egoeran dauden pertsona multzo handi batekin, batik bat emakumeak eta biztanleria oso zahartu batekin, nola lan egiten duten azaldu zuten Ana Martinezek eta Tatiana Cordobak (Zaragozako Elizbarrutiko Caritas).

Testuinguru honetan, hurbiltasunetik laguntza sakontzea erabaki zuten: “Pertsonen arteko erlazioetan aurrera egitea izan ziren gure hastapen iradokitzaileak: normalizatu, berdindu, aurrera egin, ikasi…”.Eta hortik, urtero, laguntzen aritzen diren auzo horretan, auzoko  bizilagunek eskatuta, gai ezberdineko tailerrak antolatzen dituzte.
 
Hitzaldia bere osotasunean entzun nahi baduzu hona:
Audio 1
Audio 2

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.