Atea irekitzea harrera egitea baino gehiago da, entzutea baino gehiago; begiratzea, ikustea eta gure atean dauden pertsonekin hunkitzea dakar.
Maitasunezko lehen keinu pertsonala da gure anai-arrebekiko. Atea irekitzea guztion etxean leku bat eskatzen dutenek interpela gaitzaten, uki gaitzaten, eragin diezaguten uztea da.
Atea irekitzea geure burua eraldatzea da, konfort-gunetik ateratzea, gure egoismoak aitortzea, elkarrizketari aukera ematea, gure interesetan amore ematea.
Ebanjelioak dioen moduan, “Lazaro izeneko eskale bat ere bazegoen, eta hura, zauriz beteta, aberatsen atean esertzen zen, zoruan” Lk 16.20
Atea irekiko dugu?
- Hasiera data: 30/9/2019
- Amaiera data: 23/12/2018