Datorren urriaren 31n, ostirala, Ibilian jardunaldi berri bat ospatuko dugu Donostiako Seminarioan . 'Orainaldi berria ehuntzen' izenburupean, Caritas Gipuzkoa osatzen dugun guztiontzako topagune komunitarioa izango da: boluntarioentzat, langileentzat eta gobernu-organoentzat.
Jardunaldia 9:00etatik 15:30etara izango da eta esperientzia berezia izatea du helburu, hausnarketa, elkarrizketa eta ospakizunaren bidez Caritasen Gizarte Ekintza Ereduan sakontzeko. Eredu hori lau zutabetan oinarritzen da:
Errealitatea, marko gisa
Pertsona, erdigunean
Maitasuna, errukia eta zaintza, eragile
Komunitatea, ikur
Harrera egin eta ongietorria eman ondoren (9:00-9:30), topaketak honako atalak izango ditu:
1. ATALA: PONENTZIAK (9:30-11:30)
Lau aditu izango ditugu gurekin, ondorengo atalak lantzen lagunduko digutenak:
- Raquel Martínez Buján (Universidade da Coruña): errealitateari buruzko blokea jorratuko du, gure bizitzak eta laguntzen ditugunenak zeharkatzen dituzten tentsio sozialak hitzetan jarriz: krisi klimatikoa, zaintzen krisia, feminismoak, polarizazio politikoa edo ongizate-estatuaren auzitan jartzea. Bere ekarpenak inspirazio izango du ondorengo tailerretako elkarrizketarako.
- Joseba Zalakain (SIIS): pertsonalizazioari buruzko blokea garatuko du, erreferentzia-markoa eskainiz eta pertsona gizarte-ekintzaren erdigunean jartzeko aukera ematen duten tresna eta praktika onak partekatuz.
- María Silvestre (Deustuko Unibertsitatea): maitasunari, konpasioari eta zaintzari buruzko blokea aurkeztuko du, balio horiek gizarte-ekintzaren motor nola izan daitezkeen, desberdintasunek, gorroto-diskurtsoek eta loturen krisiak markatutako testuinguru batean.
- Jaime Esparrach (Huescako Caritas Elizbarrutiko idazkari nagusi ohia): komunitateari buruzko blokea garatuko du, Eliza ikur gisa eta lotura komunitarioak eta anaitasunaren gaiak jorratuz, gizarte-desloturaren garai honetan.
2. ATALA: TAILERRAK (12:00-13:45)
Aldi bereko lau tailer (bat zutabe bakoitzeko), hizlariek eta Caritas Gipuzkoako talde dinamizatzaile batek gidatuak. Funtsezko galderak egingo dira gure lana birpentsatzen eta egokitzen laguntzeko, elkarrizketa parte-hartzailea irekiz, gure esperientziak, ikaskuntzak eta proposamenak partekatzeko helburuarekin.
3. ATALA: BATERATZE-LANA ETA LABURPENA (13:45-14:00)
Tailerretan agertutako ideia nagusien azalpena eta Ibilian manifestu sinbolikoaren irakurketa.
Topaketa bazkaria partekatzen eta musikarekin amaituko da (14:00-15:30).
Izena eman ezazu!
Urriak 31, ostirala. Ibilian: 'Orainaldi berria ehuntzen'. Seminarioa, 9:00-15:30.
Denon beharra dugu jardunaldi hau benetako komunitate-topaketa eta itxaropen partekatua izan dadin.