
Pobrezia-egoeran dagoen pertsona batekin topo egiteak, gugan, zeresana sortzen du. Haren beharrek zalantzan jartzen dute gure bizimodua, eta ondorioz, ez gara axolagabeak.
Gizakiok helburu bera dugu, eta maitatuak izateko eta sentitzeko behar berbera dugu. Maitasun hori partekatzea da, ardura da, zerbitzua da, besteen arreta eta zainketa da. Gure etorkizuna guztion ardura da.
Eskua luzatzea hurbiltasunaren, elkartasunaren eta maitasunaren seinale da, eta keinu ugariren bidez egin daiteke. Erruki eta eskuzabaltasuna ez dira inprobisatzen, entrenatu egiten dira, eta horretarako esnatu, ekin eta konprometitu egin behar da.
Eskuak irekita eta besteekiko luzatuta dituzten pertsonak behar dira, besteei harrera egiteko, ulertzeko, entzuteko eta integratzeko, zer diren eta zer duten besteekin partekatzeko prest daudenak. Bihotz oneko jendea behar da. Bat egin nahi al duzu?