
Bidezko Merkataritza elkarrizketan, gardentasunean eta errespetuan oinarritutako merkataritza-sistema da, eta gizarte eta ingurumen-irizpideei arreta berezia eskaintzen die.
Bidezko Merkataritzak garapen jasangarriari laguntzen dio, merkataritza-baldintza hobeak eskainiz eta ekoizleen eta langileen eskubideak, bereziki Hegoaldekoena, ziurtatuz.
Bidezko Merkataritza trukea baino gehiago da: munduko merkataritzan justizia posible dela frogatzen du. Ohiko merkataritzaren arauak eta praktikak aldatzeko beharra azpimarratzen du.
Caritasek pobreziaren eta bazterketaren aurkako borrokaren barruan kokatzen du Bidezko Merkataritza: ekonomia alternatibo eta solidarioa eraikitzea, pertsona, onura ekonomikoaren aurretik jarriz.
Honek, pertsona, erdigunea eta subjektua dela esan nahi du, eta, baita ere, beste harreman ekonomiko batzuk egon daitezkeela.
ETORRI OSPATZERA!
Data: Maiatzak 8
Lekua: Plaza Haundi, Egia -Donostia-
Jarduerak:
12:00-12:30 / 13:00 - 13:30 Kafe dastaketa
13:30-13:00 / 13:00 - 14:00 mikroantzerkiak (Teatro sobre ruedas)
Antolatzailea: Donostiko Bidezko Merkataritzako taldea.
*Sarrera librea edukiera bete arte.
