fbpx Martxoak 8: Bazterketak, generoak bereizten al ditu? | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Martxoak 8: Bazterketak, generoak bereizten al ditu?
Martxoak 8: Bazterketak, generoak bereizten al ditu?
8m25

Martxoaren 8 honetan, Caritas Gipuzkoako Berdintasuna batzordeak hainbat galdera ekarri nahi ditu aditzera: Bazterketa sozialak, berdin eragiten die gizon eta emakumeei? Zeintzuk dira zaintza-erantzukizunek, genero-indarkeriak edo lana eta etxebizitza lortzeko zailtasunek duten eragina?

Egoera zaurgarrian dauden emakumeekin lan egiten duten profesionalek ikusezin diren errealitateak azaltzen dituzte. Mirella Garcíak, Aterpetik, adierazten du emakume askok ez dutela harrera-zentroetara jotzen segurtasun eza eta estigmaren ondorioz.Zentzu honetan, María Chimenok, Sorabillatik, ingurune seguruak sortzeko beharra azpimarratzen du.

Osasun mentala beste desberdinkeri esparrua da. Onintza Lasak, Gizaidetik, azaltzen du emakume askok bere ongizatea bigarren planoan jartzen dutela, besteen beharrak lehenetsiz. Mari Luz Arrutik eta Amaia Baldak, Emekitik, diote antsietateak eta isolamenduak eragin garrantzitsua dutela emakumeen berreraikitzean, eta laguntza emozional handiago eskatzen dutela sarritan. 

Nerea Casetek, Miriam programatik, ohartarazten du migratzaile diren emakumeek erroldarik ez izatea, lan-prekarietatea eta genero-indarkeria normalizatzea direla haien erronka nagusienak. Indarkeriari dagokionez, Miriamen laguntza eskaintzen diete egoera horiek identifikatu ditzaten. Inma Goicoecheak, Lankidetzarako Garapeneko arlotik, gogorarazi du hegoaldeko emakume askok prostituzioan harrapatuta daudela eta beharrezkoa dela alternatibak eskaintzea etorkizun desberdin bat garatzeko aukera izan dezaten.

Errealitate hauek ezagutzeaz gain, bideoak hainbat irtenbide proposatzen ditu: prozesuak bizkortzea, emakumeentzako ingurune seguruak bermatzea eta inklusiorako baliabideak genero-ikuspegiarekin egokitzea.

 

Eta zuk, zer deritzozu?

Bazterketak generoak bereizten dituela uste al duzu? Martxoaren 8 honetan, bideoa ikustera eta gurekin hausnartzera gonbidatzen zaitugu.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.