Hemen duzue Caritas Gipuzkoaren urteko memoria, zuen laguntza ematen diguzuen boluntario, bazkide eta dohaintza-emaileei zuzendutako gardentasun eta informazio ariketa. Baita gizarteari orokorrean ere.
Baina datuaz haratago, memoria hau gogoetarako ere baliagarria izatea nahiko genuke. Guk zenbait ondorio atera ditugu, hala nola, Caritasera hurbildu diren pertsona gehienak gure lurraldetik oso urruti jaio direla, gure atea jo duten 10 pertsonatik ia 8k 44 urte baino gutxiago dituztela edo, besteak beste, etxerik ez duten pertsonen kopurua %31 igo dela azken urtean. Datu hauek migratzaileek dituzten zailtasun gehigarriak uzten dituzte agerian, pobreziaren herentziaz hitz egiten digute edota etxebizitza duina izateko eskubidea gauzatzeko baliabideak jartzeko premiaz.
Caritas Gipuzkoaren 2023ko memoria irakurtzera gonbidatzen zaitugu. Irakurtzera, hausnartzera eta partekatzera. Beste behin ere, hainbat pertsonen erakundearekiko konpromisoa eskertzeko baliatzen dugu memoria hau. Konpromiso horri esker, gure gizarte-ekintzak aurrera jarraitu ahal izango du, eta funts propioekin finantzatzen jarraitzeko aukera izango dugu zati garrantzitsu batean, %68an iaz.