Abuztuaren 22a, erlijioek edo sinesmenek eragindako indarkeria ekintzen biktimak oroitzeko nazioarteko eguna
Gipuzkoako Caritasek babesa ematen dio Cabo Delgadoko (Mozambike) Ahizpa Merzedarien harrera-zentroaren segurtasuna indartzeari.
2017tik, Cabo Delgado probintziak, Mozambikeko iparraldean, krisi luze baten murgildurin dago aspaldidanik, talde armatuen jokaerak, biztanleria zibilaren aurkako erasoek eta nahitaezko desplazamenduek eraginda. Segurtasun indarren operazioak dauden arren, indarkeriak bere horretan dirau, eta komunitateen artean beldurra zabaltzen jarraitzen du. 2025eko uztailean, eraso eta liskarren ondorioz 56.000 pertsonak baino gehiagok etxetik alde egin behar izan zuten.
Hemen ere, biztanleria zibilak da gatazkaren pisurik mingarriena jasaten duena. Milaka pertsona hil dira, eta ehunka mila pertsonak migratu mugitu behar izan dute babes bila. Hainbat erlijio-komunitateen etxebizitzak, eskolak, gurtza-lekuak eta azpiegiturak ere erasotuak izan dira.
Testuinguru horretan garatzen du bere lana Sakramentu Guztiz Santuko Ahizpa Mercedarien misioak, Pemban. Bertan, egoera bereziki zailak bizi izan dituzten hogeita hamar neska eta gazte inguru bizi dira: senideen galera bortitza, abandonua, desplazamendua edo indarkeria eta esplotazio mota desberdinak jasan izan dituzteank.
Eguneroko bizitza aldatu zuen erasoa
2025eko ekainaren 8an, armatutako gizon talde bat indarrez sartu zen misioan. Erlijiosoak atxikitu zituzten, mehatxatu eta beren gauzak kendu zizkieten. Azkenean, haietako bakar batek ere kalte fisikorik jasan ez bazuen ere, ezta hartatutako neskatoek ere, segurtasun-gabeziaren sentsazio sakona utzi zuen, eta zentroaren zaurgarritasuna erakutsi zuen.
Gertatutakoaren ondoren, Ahizpa Metzedariek laguntza eskatu zuten egoitzaren babesa bermatzeko. Proiektuak leihoetan burdin sareak jartzea, perimetroko itxitura hobetzea eta zaintza-kamerak jartzea aurreikusten du.
Kontua ez da soilik instalazio batzuk babestea. Kontua bizileku seguru bat zaintzea da
Kokapen horretan, indarkeria goizegi ezagutu duten neskato eta gazteek, hazten, ikasten eta beren bizitzak segurtasunez berreraikitzen jarraitu ahal izango dute.
Askatasuna babestea, bizitza zaintzea
Abuztuaren 22an, Nazio Batuek erlijioak edo sinesmenek eragindako indarkeria-ekintzen biktimak gogora ekartzen dituzte. Jardunaldi honek pertsonen, haien etxe, eta jabetzak jasandako erasoak gaitzesten ditu, bai eta eskola eta kultu lekuen aurkako erasoak ere. NBEk berak ohartarazten du, gainera, terrorismoa eta indarkeriazko estremismoa ez direla ezein erlijio, nazionalitate edo komunitaterekin lotu behar.
Pembaren misioari emandako babesak duintasunaren eta giza eskubideen defentsa gauzatzen du. Caritasen anaiarteko lankidetza ereduari ere jarraitzen dio, alegia tokiko erakundeei laguntzea, kalteberatasun handiena pairatzen dutenen ondoan egotea eta pertsonen eta komunitateen bizitza modu eraginkorrean hobetuko duten esku hartzeak babestea.
Zentroaren segurtasuna indartzeak mezu erraza islatzen du, aldi berean, funtsezkoa: ez dezala beldurrak etxe honetako atea berriz ez zeharkatu.