fbpx Udako Ikastaroak 2020 | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Udako Ikastaroak 2020
Udako Ikastaroak 2020
escuela verano caritas

Arrakasta izan du, ekainaren 30etik, uztailaren 15era, Espainiako Caritaseko 2020ko Udako Eskolak. Hausnarketarako eta lanerako gune bat sortzeko on line gunea, adituekin, pandemiaren orainaldia bizitzen, eta pandemia osteko etorkizunari aurre egiten lagundu diguna.

Udako Eskolak, kalitatezko prestakuntza eskaini zuen gizarte eta eliz nortasunarekin, gure gizarte lana hobetzen laguntzeko. Gure lana HOBETZEA ezinbestekoa da, "maitatu lagun hurkoa gure burua bezala" mezua gauzatu dadin.

Ikastaroetako bideoak irekian jartzen ditugu zure eskura, ikusi, barneratu eta nahi duzunarekin partekatu ditzazun.

Zabaltzen baduzu, jende gehiagorengana iritsiko gara, hau da, interesa duen edozein pertsonengana.

Udako Eskolako txosten nagusian, Imanol Zuberok (EHUko soziologia-irakaslea), Victoria Campsek (Bartzelonako Unibertsitateko filosofia moral eta politikoko katedraduna) eta Monseñor Jose Cobok (Madrilgo Elizbarrutiko gotzain laguntzailea) hartu zuten parte. Berauek dira ondorengo galderari erantzuten dioten mahai-inguruko partaideak: Zer gizarte eraiki nahi dugu pandemia garaian?
 

Ikusi


Ikastaroak modulu ezberdinetan egin dira. Bakoitzaren izenburu eta esteka eskaintzen dizugu.

1. Ikastaroa. Telefonoa eta ordenagailuaren bidez laguntza luzatzea. Ikusi

2.1. Ikastaroa. Heriotza gure egoitza eta zerbitzuetara iristen denean: dolua ulertzeko eta laguntzeko gakoak I.(José Carlos Bermejo). Ikusi

2.2. Ikastaroa. Heriotza gure egoitza eta zerbitzuetara iristen denean: dolua ulertzeko eta laguntzeko gakoak II (Valentín Rodil). Ikusi

3. Ikastaroa. Ekaitz garaietan espiritualtasunarekin bat egin.

3.1. Ikastaroa, Isiltasunetik barnekotasuna zaindu (Pablo D'Ors). Ikusi

3.2. Ikastaroa, Espiritualtasun kontenplatiboa pobreekin (Rosaura de Jesús). Ikusi

3.3. ikastaroa, Konpromiso sozialerako espiritualtasuna (M. del Mar Albajar). Ikusi


Aukera ona pertsona hauen jakinduriarekin ikasi eta gozatzeko, eta modu errukitsu eta gizatiarrean munduko partaide izateko egiten duten apustua.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.