
Abenduaren 18an, ostirala, 'Zabalbidean' proiektuaren hitzarmena sinatu zen CARITAS GIPUZKOAren Sorabilla Harrera Etxean (Andoain). Egoitzak, egoiliarren emantzipazio-prozesuak bultzatzen ditu, eta arreta jartzen du gizarteratzean, bai eremu pertsonalean, baita komunitarioan ere.
'Zabalbidean' ez da gizarteratzeko proiektu huts bat, askoz gehiago izan nahi du: gizarteratzeko tresna garrantzitsua. Sorabilla inguruko pertsona guztientzako elkargunea izatera iritsi nahi du: auzoko bizilagunak, lagunak, bizilagunak, langileak, boluntarioak... Aisialdirako eta bizikidetza hezitzailerako gunea.
'Zabalbidean' gizarte-interakzioko esperientzia da, eta izaera solidarioko balio erantsia eskaini nahi du.
Ekitaldia, Sorabilla Harrera Etxean ospatu zen proiektuaren parte hartzaile eta boluntarioekin batera. Bertan izan ziren ere, Iñigo Lasagabaster, Sorabilla Harrera Etxeko arduraduna, etxeko partaide bat, Maider Lainez, Andoaingo alkatea, eta Jose Ramon Aramendi, CARITAS GIPUZKOAko zuzendaria.
Guztiek azpimarratu zuten proiektuaren garrantzia eta bizikidetzan izango duen oihartzuna. Datorren udaberritik aurrera gozatzen hasiko gara. Han ikusiko dugu elkar!