fbpx Orainaldi berria ehuntzen: Gizarte Ekintzako Eredu partekatu baterantz | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Orainaldi berria ehuntzen: Gizarte Ekintzako Eredu partekatu baterantz
Orainaldi berria ehuntzen: Gizarte Ekintzako Eredu partekatu baterantz
tejer

Caritas Gipuzkoako prozesu parte-hartzailea

Caritaseko Gizarte Ekintzako Eredua (MAS, sigletan) ez da dokumentu edo metodologia-marko hutsa. Gure izateko, begiratzeko, laguntzeko, jarduteko eta eraldatzeko modua inspiratzen duen kontakizun partekatua da. Oinarri sakon batean sortutako kontakizuna: pertsona orok bizitza duin bat merezi duela, eta gure ekintza itxaropen, justizia eta senidetasunaren ikur izan behar dela.

Hogeita hamar urte baino gehiago igaro ondoren, eta eraldaketa sozial, elizako eta ekologiko sakonek markatutako garai honetan, Caritasek —konfederazio mailan— MAS-a eguneratzeko prozesua jarri du abian. Helburua ez da eredu berri bat idaztea, baizik eta sustraietara itzuli eta egungo erronken argitan berridaztea.

Entzute, elkarrizketa eta konpromiso partekatuaren bidez egin nahi dugu, guztiok elkarrekin orainaldi berri bat ehunduz: bidezkoagoa, humanoagoa, senidetasun handiagokoa.

Prozesu honek lau funtsezko oinarri ditu abiapuntu eta helmuga gisa. Horiexek dira gure ekintzaren bihotza eta norabidea:

Pertsona erdigunean, benetako ekintzarik ez dagoelako aurpegi, izen eta duintasunik gabe.
Errealitatea testuinguru, mundu zehatz, zauritu eta desorekatu batean jarduten dugulako, erronka eta aukerez beterikoa.
Komunitatea ikur, laguntzea harremanak eraikitzea, sareak ehuntzea eta “gu” baten parte garela sentitzea ere badelako.
Maitasuna eragile, ez delako nahikoa egitearekin: modu samur, eraldatzaile eta erradikal batean egin nahi dugu.

 

Caritas Gipuzkoatik, gogotsu eta ilusioz ekin nahi diogu prozesu honi, Caritaseko pertsona guztiei zuzendutako bide parte-hartzailea irekiz. Ahots guztiak entzun nahi ditugu, esperientzia guztiak aintzat hartu, prozesu hau benetan partekatua, bizia eta emankorra izan dadila.

Prozesuaren helburuak:
• Gizarte Ekintzako Ereduaren esanahia ezagutu eta sakondu
• Eredua eguneratu eta/edo aberastu behar den arloak identifikatu
Hausnarketa partekaturako guneak sortu, MAS-a eguneratzeko proposamenak egiteko
• MAS-aren eguneraketari Gipuzkoatik ekarpenak egitea, konfederazio mailako ikuspegitik
• Taldeen eta pertsonen arteko komunitate eta misio kontzientzia indartu.

 

Caritas Gipuzkoako prozesuaren faseak:

  1. Lehen topaketa – maiatzaren 14an
    Espazio partekatua inspiraziorako, entzuteko eta parte-hartze prozesua aktibatzeko. Gizarte Ekintzako Eredu berriari buruzko hitzaldi bat eta talde-lana izango dira, oinarrien inguruan elkarrekin hausnartzen hasteko.

  2. Taldeen lana – maiatzean eta ekainean
    Hausnarketa gidatua talde eta zerbitzuetan, galdetegi edo plantilla errazak erabilita, idatzizko ekarpenak modu egituratuan jasotzeko. Talde bakoitzak bere modura antola dezake lana, material amankomun batez lagunduta.

  3. IBILIAN – Sintesi topaketa (urrian)
    Amaierako jardunaldia, ikasitakoa partekatzeko, komun dena izendatzeko eta ibilitako bidea ospatzeko. Bizitakoari zentzua eman, hitzak jarri eta etorkizuneko ereduaren norabidea elkarrekin proiektatzeko espazioa.

Prozesu hau ez da lan bat gehiago. Galdera garrantzitsuak berriz egiteko aukera bat da: zergatik eta zertarako egiten dugu egiten duguna? Elkarrekin etorkizun bidezkoago, ebanjelikoago eta pertsonen eta bizitzaren aldekoago batera begiratzeko aukera.

 

Lehen topaketan parte hartzera animatzen zara?
Eman izena maiatzaren 14ko jardunaldian:

IZEN-EMATEAK

Izena emateko epea: maiatzak 12. 

Zure parte-hartzea oso garrantzitsua da orainaldi berri hau elkarrekin eraikitzeko.

Gurekin espero zaitugu.

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.