Deialdiak eta formazio baliabideak
Deialdiak
Atal honetan, datozen egunetan egingo diren jarduera, ekitaldi, tailer eta ikastaroen multzoa erakusten da. Ekintza horietan izena emateko aukera duzu.
Formazio baliabideak
Beharrezko tresna da formazioa, hazteko, bai pertsona gisa, bai herritar gisa, bai eta profesional edo boluntario gisa ere. Inguruan gertatzen dena ulertzen laguntzeaz gain, ezagutzak izatea, tekniketan sakontzea, berrikuntzak egitea, jarrerak berrikustea eta trebetasun pertsonalak hobetzea proposatzen digu. Horren guztiaren helburua da gizarte-egoera ahulenean dauden pertsonekin dugun gizarte-laguntza hobetzea. Formazioarekin lortu behar du pertsona hobeak izatea, adituagoak, errukitsuagoak, trebeagoak...
Helburu horrekin, CARITAS GIPUZKOAk formakuntza ekimen ezberdinak antolatuko ditu. Horren harian, zenbait gako hartu beharko dituzu kontuan.
1. Formazioa, zuretzat, egiten duzun lan sozialerako interesgarria izan dadila.
2. Bat etorri behar du zure espektatibekin edo ezagutza-mailarekin.
3. Ahal duzun neurrian, nahi duzun tailerreko saio guztietara joan ahal izatea.
4. Animatzen zaitugu, zure taldean, ikasteko gogoa partekatzea, eta beste pertsona batzuk prestatzera, eta orain arte ikasitakoa, tailerrean zabaltzera.
5. Ebaluatu tailerra, gure xedea bete dezagun behar ditugun prestakuntza proposamenetan erakunde gisa aurrera egiten jarraitzeko.
Benedicto XVI.ak “Caritas In Veritatis” (30) entziklikan dion bezala, “Karitateak ez du jakintza baztertzen; eskatu egiten du, sustatu eta barrutik animatzen du. Jakintza ez da soilik adimenaren lana bakarrik. (…) Jakintzarik gabe, itsua da lana, eta antzua da jakintza maitasunik gabe. Izan ere, benetako karitateaz adoretuta dagoena, burutsua da miseriaren arrazoiak aurkitzeko, miseriari aurre egiten dioten bitartekoak bilatzeko, hura ausarkeriaz menderatzeko.”
Buscador de contenidos
Atal honetan edukien biltegi bat eskaintzen dizugu, hartzailearen arabera taldekatuta formakuntzarako balio dezakeena. OINARRIZKO edukiak Caritaseko komunitatea osatzen duten pertsona guztiei zuzenduta daude. Eduki ESPEZIFIKOAK dira teorian pertsona-talde jakin batzuei eremu jakin batean egiten duten lanagatik interesatuko litzaizkiekeenak.