fbpx Boluntariotza Gala gogora ekar ezazu! | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Boluntariotza Gala gogora ekar ezazu!
Boluntariotza Gala gogora ekar ezazu!
gala_voluntariado

“Eta zu, zerk mugitzen zaitu?” lelopean, 2023ko Boluntariotza Galaren abiapuntua Caritas Gipuzkoako boluntarioak errealitate sozialekin konprometitzeko eta bere denbora emateko motibatzen dituzten balioak izan dira.  

Jardunaldian, César García-Rincón de Castroren (pedagogo eta Caritas Gipuzkoako material didaktikoaren egilea) eta Elena Andrésen Interioritatean aditua) gida izan genuen, goiza atsegina eta interesgarria egin zutena. Dinamikak talde txikitan landu genituen, hurbildu ziren ehun pertsonen arteko ideia eta proposamen trukaketa erraztuz.

“Gizarte-arazoak konpontzeko makina publikoa” dinamikaren bitartez, Césarrek duintasuna, justizia edo karitatea sustatzen ez dituzten jarrerak identifikatzera bultzatu gintuen. Ondoren, Samariar Onaren sei aztarnetan barrena ibiltzera gonbidatu gintuen, ekintza sozialean eta prosozialean, beste jarrera batzuk posible eta desiragarriak direla ikusaraziz. Puntu horretan, mahai-joko bat (zenbait esaldi interpelatzaile hartuta, hala nola “Ez daukat inor gertatzen zaidana kontatzeko”, “Eskolan inork ez du nirekin jokatu nahi” edo “Barkatu nahiko nuke, baina gorrotoak ez dit uzten”), aztarnetan sakontzeko balio izan zigun: errealitate deserosoei aurrez-aurre begiratuz, sufritzen dituztenengan errukia sentituz, errealitate horien aurrean konpromezua hartuz eta gizarte-sare bat eraikitzearen garrantziaz jabetuz.

Gero, Elenak mugatzen gaituzten aurreiritziak eta ideiak irudikatu zituen bi boluntarioen gorputzak plastikoekin bilduz. Bere estereotipoen, aldez aurreko ideien eta haiengandik espero denaren sinbolo ziren plastikoak, libreki jokatzen uzten ez dietenak. Dinamika horrekin ulertu ahal izan genuen, halaber, zeinen garrantzitsua den pertsonei boterea ematea zapaltzen dituzten plastikoak “ken” ditzaten. Laguntza pixka batekin batzuetan, baina pertsonak dira bide hori egin behar dutenak.

Elenak gidatutako meditazioak, “pertsona pobreen oihuak” eta Césarrek gitarrarekin lagundutako musika sozialak Boluntariotza Gala osatu zuten. Hausnartu, ikasi eta dibertitzeko aukera eman zigun gala.

2023ko Boluntariotza Galan landu genituen materialetako batzuk zurekin partekatzen ditugu, zure Caritas, pastoraltza, aisialdi, lagunarte eta abar taldeetara eraman ditzazun. Bideoan ikus dezakezu, halaber, Caritas Gipuzkoako boluntarioek “Eta zuri, zerk mugitzen zaitu?” galderari emandako erantzunak.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.