fbpx Familia, emakumea eta haurrak | Caritas Gipuzkoa Skip to main content

FAMILIA, EMAKUMEAK ETA HAURRAK

Arlo honetan, pertsonentzako eta familientzako baliabideak eskaintzen dira, zenbait laguntza-programaren bidez: eskola-esparrukoak, emakumearen esparrukoak eta familiaren esparrukoak. Gizarte-heziketako honako programa hauen bidez ematen da laguntza hau.Adore - Miriam -  Bultzada

  Salamanka pasealekua - Donostia
   familia@caritasgi.org
   943 440 744

ADORE

Lagun-egite sozialerako porgrama

Lagun-egite sozialaren helburua da familien eta/edo pertsonen gaitasunak indartzea eta hobetzea, autonomia eta gizarteratze handiagoa lor dezaten:

Esku hartzeko esparruak: Osasuna, Hezkuntza, Etxebizitza, Lanerako Prestakuntza eta Gaikuntza, Justizia, Ekonomiaren kudeaketa, Familia-harremanak eta Bizikidetza-harremana.

 Salamanka pasealekua - Donostia
 familia@caritasgi.org
 943 440744

MIRIAM

Emakumeen arreta osorako porgrama

GIPUZKOAKO CARITASeko Miriam programan, gizarte-ahultasuneko egoeran dauden emakumeei harrera egin eta arreta ematen diegu. Gure misioa emakumearen sustapen osoa lortzea da, dituen gaitasun eta ahalmenetatik abiatuta.

Giza prestakuntza eta lanerako heziketa egokia emanez, emakumeek ahalduntze pertsonal eta sozial handiagoa lortzea nahi dugu. Horregatik, programa honetan, prestakuntza eta ikaskuntzarako espazioak eskaintzen ditugu, biltzeko, harremanetarako eta hizketarako lekuak.

 Kamino Kalea, 3 behea - Donostia
 ​miriam@caritasgi.org
 943 291 049

BULTZADA

Eskola-laguntzarako eta -jarraipenerako programa

Programa honen helburua da neska-mutilei beren eskolatzean eta sozializazioan lagun egitea, garapen pertsonal eta sozialerako erabakigarriak diren lehen etapa horiek sendotzeko. Jarduera hauek egiten ditu:

 Salamanka pasealekua - Donostia
 bultzada@caritasgi.org
 943 440744

Caritasen prest gaituzu entzuteko, eta bizi duzun egoera zail horretan laguntza emateko.