Skip to main content

Nazioarteko lankidetza

Gipuzkoako Caritasek hainbat laguntza-ekintza egiten ditu nazioarteko lankidetzako arloan: oinarrizko egiturei dagokienez, adibidez, etxe, osasun-zentro eta eskoletarako laguntza ematen du; eta horrez gain, gizarte-laguntza eta hezkuntzarako nahiz laneko prestakuntzarako laguntza ere bai, bekak eta mikrokredituak emanez, besteak beste.

Egun, zenbait proiektutan ari gara laguntzen Afrikan (Kenya, Etiopia, Kongo, Benin, Ruanda eta Mozambike), bai eta Kariben eta Latinoamerikan ere, esate baterako Haitin, Dominikar Errepublikan eta Puerto Ricon, eta El Salvadorren, Nikaraguan eta Ekuadorren.

Horrez gain, beste zenbait proiektutan ari gara laguntzen Libanon, Jordanian eta Belen hirian, bai eta Nepalen ere.

Gure lan-ildoak barnean hartzen du bai herri eta herrialde horietako Elizaren autonomia babestea eta indartzea, bai bertan kokatutako erlijiosoen elkarteekin lankidetzan aritzea, egoerarik ahulenean dauden pertsonen beharrei erantzuteko.

 Pº Salamanca 2, Entresuelo - Donostia
 cooperacion@caritasgi.org
 943 440 744

Herrialdea

Tokiko bazkidea

Proiektuak

2022

Kenia

Misioneros Quebec

Aldirietako neskak sustatzeko bekak

60.000

El Salvador

ADIC

Muturreko pobrezian dauden familien gizarte-laguntza

80.000 

Puerto Rico

Oblatas

Prostituitutako emakumeen bizi-alternatibak babestea

20.000

R. Dominicana

Oblatas

Emakume prostituituen laguntza

20.000

Filipinas

Oblatas

Emakume prostituituen laguntza

25.000

Colombia

Oblatas

Emakume prostituituen laguntza

20.000

Guatemala

Oblatas

Emakume prostituituen laguntza

30.000

Ecuador

Vicariato Ap. de Aguarico

Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak eta haien seme-alabak

13.146

Ecuador

Vicariato Ap. de Aguarico

Franklin Ospitalea Tello: oheak erostea

28.352

Ecuador

Vicariato Ap. de Aguarico

Paula Montal Nesken Barnetegia

14.074

Ecuador

Vicariato Ap. de Aguarico

Ganboa ikastetxea. Ordenagailuen eskurapena

6.195

Ecuador

Vicariato Ap. de Aguarico

Lider indigenen prestakuntza

19.718

Ecuador

Arquidiócesis de  Portoviejo

Unibertsitateko bekak

5.800

Argentina

Prelatura Humahuaca

Ibilgailua erostea

52.544

Palestina

Caritas Jerusalem

Adinekoen egoitza-laguntza

4.000

TOTALA

 

 

400.851

Caritasen prest gaituzu entzuteko, eta bizi duzun egoera zail horretan laguntza emateko.